XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Leitzako herriari eta Udaletxeari

Lehengoan adiskide kanpotar batzuk Nafarroa iparraldeko herrien ezagutzera eraman genituen.

Ezkurratik goiti Leitzako mugara iritsi ginen, Usategieta mendilepoan larrazken hasi berria begi aitzinean genuelarik.

Zein zoragarri!

Leitzako karrika zaharretan barna ibili ginen gero, eliza azpiko auzo zaharrean; eta espaloi eta bide egokiak ikusi genituen, etxe eraberritu ederrak, diru eta lan aunitz herriko bazterren apaingarri.

Handik beheiti joan ginen, etxe artean ziraldoka jaisten den erreka mehar aldera.

Ur guti heldu da erran zidaten adiskideek, Euskal Herrian ere idorteak gerta daitezkeela harriturik; eta zein zikin dagoen! gero segidan.

Izan ere, hala zegoen: plastikoak, traste zaharrak, zurezko kutxak, latak, botilak...

Merkatu ttipia zirudien, baina okerreko plazan ordea.

Eta halaxe pentsatu genuen, alegia, etxeetako horma zuriak eta karrikak edertzeko hainbertze diru eman eta gero, denetan merkeena erreka bazterrak, adibidez txukun eta ikusgarri gordetzeko ahaleginik ere ez!

Non dira legeak! non auzolanak!